Ardurak banatu dituzte Doneztebeko udal ordezkariek

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 15a, 10:30

Pello Grazenea izanen da lehenbiziko alkateordea eta Leire Ortuoste bigarrena

Bertze herrietan bezala, batzordeetako eta udaletik kanpo dauden erakundeetako ordezkariak banatu dituzte Donezteben. Batzorde guztietan Udalean ordezkaritza duten EH Bildu eta Navarra Sumako ordezkariek parte hartuko dute eta Xanti Uterga alkatea batzorde guztietan ariko da.

Plenoak hilabeteko azken aitzineko asteazkenetan eginen ditu Doneztebeko Udalak, 20:00etan.

Batzordeak

Mendia, zaborrak, herri-lanak: EH Bilduko Mikel Mutuberria, Pello Grazenea, Jon Etxekolonea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Hezkuntza eta euskara: EH Bilduko Oier Zulaika, Nerea Telletxea eta Leire Ortuoste eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Kultura eta bestak: EH Bilduko Leire Ortuoste, Nerea Telletxea eta Jon Etxekolonea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Hirigintza, ura eta argia: EH Bilduko Pello Grazenea, Mikel Mutuberria eta Jon Etxekolonea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Tokiko garapena, merkataritza eta turismoa: EH Bilduko Leire Ortuoste, Nerea Telletxea eta Pello Grazenea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Komunikazioa eta parte-hartzea: EH Bilduko Nerea Telletxea, Oier Zulaika, Pello Grazenea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Emakumea eta Berdintasuna: EH Bilduko Jon Etxekolonea, Oier Zulaika eta Leire Ortuoste eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Ogasuna eta kontuak: EH Bilduko Leire Ortuoste, Nerea Telletxea, Pello Grazenea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Kirola eta osasuna: EH Bilduko Leire Ortuoste, Nerea Telletxea eta Jon Etxekolonea eta Navarra Sumako Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

 

Bertze organoetako ordezkariak

Animsa: Nerea Telletxea; ordezkoa Xanti Uterga.

Bidasoa-Berroaran: Mikel Mutuberria; ordezkoa Xanti Uterga.

Cederna-Garalur: Xanti Uterga; ordezkoa Leire Ortuoste.

Osasun Etxea: Xanti Uterga; ordezkoa Oier Zulaika.

Babes Ofizialeko pisuak: Mikel Mutuberria; ordezkoa Pello Grazenea.

Ura Mendaur: Pello Grazenea; ordezkoa Mikel Mutuberria.

Eskola Kontseiluak: Oier Zulaika; ordezkoa Xanti Uterga.

Aski Haur Eskola: Xanti Uterga, Oier Zulaika, Pello Grazenea eta Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren elkartea (NUKF): Xanti Uterga; ordezkoa Pello Grazenea.

Kontu-hartzea: Xanti Uterga; ordezkoa Leire Ortuoste.

Agorreta Udal Musika Eskola: Nerea Telletxea, Oier Zulaika, Leire Ortuoste eta Serafin Lopez edota Idoia Agirre.

Mankomunitateko ordezkariak: euskararen gaian Oier Zulaika eta ordezkoa Nerea Telletxea; hondakinen gaian Mikel Mutuberria eta ordezkoa Jon Etxekolonea; garapenean Xanti Urega eta ordezkoa Pello Grazenea; Gizarte Zerbitzuetan Leire Ortuoste eta ordezkoa Nerea Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun