Zubietako Udal ordezkariek agintaldi honetako ardurak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 10a, 15:00

Lanean hasia da udal taldea.

Plenoak bi hilabetetik behin eginen dituzte.

Ernesto Dominguez izanen da Zubietako alkate datozen lau urteetan, Leire Bazterrika, berriz, alkateorde. Agintaldi honetako karguak banatuta, lanean hasia da taldea.

Hirigintzako zinegotzia Francisco Mitxelena izanen da, mendikoa Ezekiel Loiarte eta auzolanak Pello Santestebanen eta Francisco Mitxelenaren gidaritzapean eginen dira. Besta batzordeko zinegotziak Imanol Baleztena, Martxel Elizalde eta Leire Bazterrika izanen dira. Ernesto Dominguezen esku geldituko dira Cederna Garalurreko eta uraren kontuak. Plenoak bi hilabetetik behin eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun