Doneztebek jantzi du Nafarroako Herriarteko txapela

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 8a, 14:00

2016an eta 2017an bezala iruñearren aurka irabazi du txapelketa

Finalean, lau partidatatik bi irabazi ditu Doneztebeko taldeak baina tanto-kopurua kontuan hartuz, Malerrekakoak izan dira nagusi.

Finala ortziralean jokatu zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Alebinetan, Doneztebeko Markel eta Julen Salaberriak 18 eta 9 irabazi zieten Iruñeko Julen Rekalde eta Marcos Crespori. Infantiletan, Doneztebeko Mikel Mikelarena eta Intza Garaño nagusitu ziren Iruñeko Andoni Saraibar eta Daniel Sanchezen aurka, 22 eta 9.

Jubenilen eta seniorren partidak Iruñeko taldeak irabazi zituen. Jubeniletan, Javier Oskoz eta Borja Ganboak 22 eta 10eko emaitzarekin irabazi zieten Doneztebeko Patxi Loiarte eta Gaizka Agirreri eta seniorretan, Iruñeko Ubai Mata eta Iosu Irurita tanto bakarreko aldearekin nagusitu ziren Doneztebeko Iker Salaberria eta Jon Gorritiren kontra. 22-21 nagusitu ziren iruñearrak.

Azken lau urteotan Doneztebe eta Iruñea izan dira aurrez aurre Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako finalean. 2016an eta 2017an Doneztebe nagusitu zen eta iaz Iruñea. Hala, berriz txapela berreskuratu du Doneztebeko taldeak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun