Agurreko jaialdia eginez itxi ditu ateak Beintza-Labaiengo eskolak

Ttipi-Ttapa 2019ko ekainaren 28a

Agur moduan besta ttiki bat egin dute azken hamar urteotan eskolatik pasatu diren irakasle, ikasle eta gurasoek eta udal ordezkariek

Bortz ikasle izan ditu azken ikasturtean Beintza-Labaiengo eskolak. Irailetik aitzinera, ordea, denak, orain arte herrian egon direnak eta lehendik Doneztebeko eskolan dabiltzan herriko haurrak, Doneztebeko ikastetxera joanen dira, gurasoek han matrikulatzea erabaki dutelako.

Beintza-Labaiengo eskolatik adierazi dutenez,«herritarrak eraikinarekin zer eginen den kezkatuak daude orain» eta eskolako ordezkariek orain arte eskola izan den tokian ludoteka egitea proposatu dute.

Gaiaren inguruan erreportajea kaleratu zuen TTIPI-TTAPAk duela bi aste.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun