Beintza-Labaiengo eskola agurtzeko jaialdia antolatu dute ekainaren 27an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 11:00

Miren Irurzun irakaslea eta zuzendaria, Beintza-Labaiengo bost ikasleekin, ikasturte honetan egindako Xorroxin ibiltaria tailerrean.

Ateak behin betiko itxiko ditu eta bost ikasleak Doneztebera joanen dira 

Beintza-Labaiengo eskolak behin betiko ateak itxi ditu, ikasturte bukaera honen ondotik. Heldu den ikasturterako Doneztebeko eskolan matrikulatu dituzte bertan ari ziren bost ikasleak. Eskolari agurra emateko jaialdi xume bat antolatu dute ekainaren 27an. Ortzegunean, 16:00etan argaki-erakusketa eginen dute eta bideo bat ere eskainiko dute. Ondotik, bertsoak kantatu eta merienda ere izanen dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun