Doneztebeko osasun zentro zaharretik berrirako aldaketa uztailaren 17an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 15a, 06:30
Doneztebeko Osasuna Zentro berria.

Egun horretan larrialdi kasuak bakarrik artatuko dituzte, telefonoz deituta. Hasiera batean gaur egungo osasun zentroan pasatuko dituzte kontsultak eta lekualdaketa akitzerakoan osasun zentro berrian hasiko dira lanean.

Osasunbideak akitu ditu Doneztebeko Osasun Zentro berriko lanak eta laster zabalduko ditu ateak. Uztailaren 17an eginen dute oraingo osasun zentrotik berrirako aldaketa. Hortaz, egun horretan, larrialdi kasuak baino ez dituzte artatuko. Eta hori 948 45 60 01 telefonora deituta eginen dute. Hasiera batean osasun zentro zaharrean pasatuko dituzte kontsultak, eta behin, aldaketa akitutakoan, berrian hasiko dira.

2,9 milioi euroko inbertsioa

1.400 metro koadroko solairu bakarreko eraikinean 2,9 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 5.338 bizilagun artatuko ditu. Zentro honetan, lehen arreta, erretinografia, erradiologia eta errehabilitazio osasun zerbitzuak eskainiko dituzte, azken hauek eskualde osorako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun