Sunbillan EH Bilduren zerrenda bakarrik aurkeztu da

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 9a, 14:00

Amets Inda, gaur egungo alkatea, da zerrendaburua

Gaur egun alkate den Amets Inda Gorriaran buru duen EH Bilduren hautagaitza bakarrik aurkeztu da aurten ere udal hauteskundetarako. Berekin batera, Paco Errandonea Zubieta, Esther Fernandez Casas, Florentino Gelbentzu Almandoz, Ixaro Petrirena Gortari, Mario Mitxelena Bazterrika eta Bidal Ibarra Iriarte ariko dira Sunbillako udaletxean lanean datorren agintaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun