EH Bildu nagusitu da Malerrekan, 873 boto eskuratuta

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 07:49

Espainiako Kongresurako hauteskundeak Malerreka 2016 eta 2019ko emaitzen alderaketa.

Malerrekako herri gehienetan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena, Beintza-Labaienen, Eratsunen eta Urrozen Geroa Bai nagusitu den arren. Oizen berdindu egin dute EHBilduk eta Geroa Baik. Guztira eskualdeko herritarren %69,8ak parte hartu du.

EH Bildu izan da Malerrekan alderdi bozkatuena, 873 boto eskuratu ditu 2016an baino 264 gehiago. Donamarian, Elgorriagan, Ezkurran, Iturenen, Saldiasen, Sunbillan eta Zubietan ez bezala, Beintza-Labaien, Eratsun eta Urrozen Geroa Baik eskuratu ditu boto gehien. Oizen, berriz, berdinketa izan da EH Bildu eta Geroa Bairen artean.

Geroa Bai alderdiak 603 boto jaso ditu, 2016an baino %83,84 gehiago (275 botoko aldea). Beintza-Labaienen ia bikoiztu egin du jasotako boto kopurua (16 boto izatetik 31 izatera pasa da); Eratsunen 25etik 34ra; Oizen 12tik 21era; eta Urrozen 25etik 35era.

PSOEk ere goiti egin du. Guztira 390 boto eskuratu ditu, 2016an baino 175 gehiago.

Unidas Podemosek nabarmen egin du beheiti, 315 boto eskuratuta. 2016an baino 280 boto guttiago lortu ditu.Bigarren indarra izatetik laugarren izatera pasatu da.

Navarra Suma izan da boto guttien (320) eskuratu dituena, 2016an UPNk eta PPk eskuratu zituztenak baino 159 guttiago.  

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun