Udal hauteskundeak direla eta, heldu den igandean, martxoaren 31n, Urrozko udal-taldea osatzeko deialdia egin dute. Gehienez ere bortz laguneko taldeak aurkeztu ahal izanen dira eta taldekide guztiek herrian erroldatuak egon behar dute. Taldeak osatuak direlarik, zerrendak udaletxean aurkeztu beharko dira, partaideen izen-abizenak zehaztuz. Goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara bitarte, aurkezteko aukera zabaldu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.