Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere Emakume afaria antolatu dute Zubietan. Larunbatean zehaztu dute hitzordua, estalpean. Afalondoan mahai-ingurua girotzeko musikariak izanen dituzte. Afarira joan nahi dutenek herriko okindegian eman beharko dute izena eta 39 euro (34 afaria eta 5 musikariak) ordaindu beharko dituzte.