Doneztebeko inauteriak ortzegun arratseko trikipoteoarekin hasi dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 27a, 13:00
Aurten ere karroza eta mozorro ikusgarriak izanen dituzte Donezteben.

Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean karrozen desfilea 

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta afaria izanen dute, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean karrozen desfilea.

Otsailak 28, ortzeguna

20:00etan Trikipoteoa herrian barna, Titi ostatutik abiatuta. 21:30ean afaria Herriko Ostatuan. Afalondoan dantzaldia Modestoren eskutik.

 

Martxoak 1, ortziralea

09:00etna Titi ostatuan elkartuko dira baserriz baserri ibiltzera joateko. 11:00etan eskolako gaztetxoak herrian barna ibiliko dira eta Bear Zana pilota plazan akituko dute ibilbidea (gaia: Euskal Herriko hiriburuak). 15:00etan bazkaria eginen dute Herriko Ostatuan. Ondotik, Modestoren eskutik, dantzarako tartea izanen dute.

 

Martxoak 2, larunbata

16:30ean karrozen desfilea eginen dute. Aparandik abiatu eta herrian barna ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun