Bosgarren aldiz erremonteko Master txapelketa irabazi du Urrizak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 28a, 12:00
Urriza txapeldun eta Uterga azpitxapeldun, 2019ko Master txapelketako finalaren ondotik. Argazkia Maialen Andres

Urtarrilaren 26ko finalean bere onena eman behar izan zuen Xanti Uterga menperatzeko (30-28) 

Urrizak bosgarren aldiz (2013, 2014, 2017, 2018 eta 2019) irabazi du Master-UTS Komunikazioa txapelketa, urtarrilaren 26ko final handian Xanti Utergari 30-25 irabazi ondotik. Pronostikoa bete zen, baina Doneztebeko aurrelaria menperatzeko bere onena atera behar izan zuen Urrizak.

Xanti Uterga finalaren zati batean nagusi izan zen, baina azken aldian izan zuen beheralditxo baten ondorioz ez zuen sorpresa gauzatzerik izan. Hasieran aitzinetik ibili zen Uterga, lauzpabortz tantoren aldearekin (1-4, 4-9 eta 7-11), hamahirunako berdinketa bitarte. Hortik aitzinera Urriza izan zen aitzinetik, baina tanto alde handirik gabe. Hogeina eta hogeita bina berdindu ondotik hautsi zuen partida Iruñekoak. 6-1eko partzialarekin 27-22 eta 29-23 jarri zen eta Uterga lau tantora hurbildu bazen ere (29-25), baina garaipena Urrizak lortu zuen.

Utergak tantorik politenak egin zituen, batez ere hormabikoen bidez (7 egin zituen modu horretara). Denera 16 tanto egin zituen Doneztebekoak eta 23 txapeldunak. Sakea ez zen erabakigarria izan. Utergak lau tanto egin zituen sakez eta bi falta eta Urrizak hiru tanto egin eta bat galdu egin zuen lehen pilotakadarekin. Piloteoan huts gutti egin zituzten, hiru Urrizak eta lau Utergak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun