Gazteen puska biltzearekin abiatu dira Sunbillako inauteriak

Maider Petrirena 2019ko urt. 25a, 13:48

Ariztigain kanpinean gosaldu ondotik baserrietara joan dira 

Sunbillako inauteriak hasiak dira. Gazteek Ariztigain kanpinean gosaldu dute eta, ondotik, bi taldetan banatuta, baserrietara joan dira puskak biltzera Joxe Angel akordeoilariarekin. Mendaur aldekoak Exkernekobordan bazkalduko dute eta bertzeek Bustitzen. Argazkiak: Aintzane Arretxea

Ortzirale arratsaldean txokolate beroa dastatzeko parada izanen dute herriko ttikiek eta 17:00/20:30ean Dantzaldia izanen dute frontoian. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria ez ezik, emakumeen afaria ere ospatuko da Ulibeltzak Elkartean. Afal ondotik sorpresa izanen dute.

 

Ilbeltzak 26, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosalduta, gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. Gauean gazteek Elortxurin afalduko dute.

 

Ilbeltzak 27, igandea

11:00etan karrozen desfileko denboran, opilak, gaztainak, tortilla eta ardoa banatuko dizkiete gazteek ikusleei. Desfilea bukatzerakoan, bi magren eta bildotsaren zozketa eginen dute. 14:30ean bazkaria izanen dute Ulibeltzak Elkartean. Ondotik dantzaldirako parada izanen da, Santxotenaren musikarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun