Sunbillako inauteriak igandeko karroza desfile handiarekin borobilduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 21:30
Karroza eta mozorro ikusgarriak plantatuko dituzte aurten ere Sunbillan, inauterietako igandean.

Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortziralean eta larunbatean eta eskolan ere izanen dituzte ospakizunak

Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortziral goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere hogeitabosgarren urtez afaria izanen dute ortziral arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte. 

Ilbeltzak 25, ortzirala

09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik bi taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Joxe Angel akordeoilariekin. Bazkaria eginen dute, Exkernekobordan Mendaur aldekoak, eta Bustitzen bertzeek. Arratsaldeko3ak aldera eskolako ttikiak eta handiak elkartuko dira frontoian eta herriari itzulia emanen diote. 16:00 aldera bukatuko dute frontoian, dantza pare bat eskainiz. Herriko haurrentzako txokolate beroa ere izanen da eta 16:30etik 19:00etara Agerralderekin dantzaldia izanen dute frontoian. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta afal ondotik sorpresa izanen da.         

 

Ilbeltzak 26, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00etatik 20:00etara disko festa izanen da Ulibeltzak elkartea. Gauean gazteek afaria Elortxurin.

 

Ilbeltzak 27, igandea

11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko dituzte gazteek ikusleen artean. Bukatzean zozeketa: bi magra eta bildotsa. 14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun