Doneztebeko San Miguel ikastetxeko neskek irabazi dute Nafarroako eskolen arteko futbol txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urt. 8a, 07:32
Doneztebeko nesken taldea, Nafarroako eskolen arteko txapeldun suertatu da.

4-0 irabazi zieten urtarrilaren 7an Taxoaren jokatutako finalean San Fermin Ikastolari

Txapelketa borobila egin ondotik, San Miguel ikastetxeko neskek irabazi dute Osasuna Futbol Taldeak antolatutako eskolen arteko futbol txapelketa. Finalerdian 6-1 irabazi zion Orkoiengo San Miguel ikastetxeari eta urtarrilaren 7an jokatutako finalean 4-0 Iruñeko San Fermin Ikastolari. Uxue Santesteban eta Zaira Bendoiro zubietarrek bina gol egin zituzten finalean. Gainera, Nerea Agestak jokalari onenaren saria jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun