Doneztebe Futbol Taldearen eskutik, abenduaren 23tik 31ra bitarte Eguberrietako Areto Futbol Txapelketaren VIII. edizioa jokatu zuten. Urtez urte errotuz doan txapelketan 20 taldek, 215 futbolzalek, parte hartu zuten. 48 partida jokatu zituzten, zein baino zein ikusgarriagoak.
Bortzirietako Erretiradi taldeak eta Baztango Basaburuak lortu zuten finalerako txartela eta horien artean Erretiradi gailendu zen. Basurdes eta Arantza izan ziren hirugarren eta laugarrenak, hurrenez hurren.
Banakako sariei dagokionez, Daniel Pio –Abada Kadabra taldekoa– izan zen gol gehien sartu zituena; 21 zehazki. Mikel Sagaseta –Basaburua taldekoa– atezain onena, Urki Txoperena –Erretiradi taldekoa– finaleko jokalari onena eta Jon Ubiria –Erretiradi– txapelketako partaide onenak izendatu zituzten.
Era berean, smartwatchak, osasunako kamiseta, urdaiazpikoa, ardoak... zozketatu zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!