Nafarroa eta Bizkaiaren arteko herri-kirol eta crossfit desafioa abenduaren 22an jokatuko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abe. 19a, 07:00
Larunbatean Donezteben ariko diren kirolariak apustua ixten, Nafarroako Herri Kirol Federazioko Unai Bertiz lekuko zela.

Xabier Urrutia arraioztarra eta Iruñeko Alex Fernandez ariko dira, Ousmane Drame eta Oscar Perezen kontra

Abenduaren 22an, larunbata, 18:00etan Ezkurra pilotalekuan izanen dute lehia. Nafarroa eta Bizkaia ariko dira aurrez aurre eta herri-kirol eta crossfit norgehiagoka jokatuko dute. Arraiozko Xabier Urrutia eta Iruñeko Alex Fernandez Bizkaiko Ousmane Drame eta Oscar Perezen aurka ariko dira.

 

3.000 euro jokatuko dituzte, bikote bakoitzak 1.500. Bikote bakoitzak txanda librean 80 kiloko harriari 80 altxaldi eman beharko dizkiete, 70 kiloko txingekin 20 plaza eta 50 kilokoarekin bi, 50 kiloko pesa 50 aldiz altxatu eta kanaerdikoari 15 epai egin beharko dizkiete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun