Larunbatean 12:00etan dute hitzordua
Hilabeteko lehendabiziko larunbata izanik, abenduaren 1ean Malerreka kantuz antolatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak. Oraingoa, baina, berezia izanen da, Euskaraldiaren hamaika egunetan murgildurik egonik, Euskaraldia Kantuz izanen baita. Hitzordua Ezkurran, larunbat eguerdiko 12:00etan. Belarriprestak eta ahobiziak kantuan ikusteko aukera ezin hobea izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.