Euskaraldia

Txupinazoak eta poteoak emanen die hasiera Euskaraldiari Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 21a, 12:31

Azaroaren 29an Mintzodromoa izanen dute, 18:00etan

Azaroaren 29an Mintzodromoa izanen dute

Euskaraldia lehertzear da. Altxaferoak prest dituzte Malerrekan. Hamaika egunez hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialari ekiteko malerrekarrek Doneztebe izanen dute bilgune. 19:00etan zehaztu dute hitzordua, Santa Luzia plazan eta suziriak eztanda egitearekin bat poteoan ibiliko dira, musika lagun dutela.

 

Hasieran ez ezik, 11 egunetan ere izanen dute zertaz gozatua. Bihar zortzi, azaroaren 29an, Mintzodromoa izanen dute, 18:00etan, Herrigunean. Abenduaren 1ean, berriz, Ezkurran bilduko dira, 12:00etan, plazan. Hilabeteroko Malerreka Kantuz egitasmoaren ordez, Euskaraldia Kantuz hitzorduan bilduko dira. Abenduaren 3an, astelehenean, Euskaraldia bukatzeko merienda izanen dute, Doneztebeko Herrigunean, 17:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun