Naroa Elizaldek finalerdietarako txartela eskuratu du

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko aza. 19a, 10:12
Larunbateko kanporaketan

Finalerdiak abenduaren 2an Amezketan jokatuko dira

Larunbatean Lemoako pilotalekuan jokatu ziren partidetan partida bat galdu eta bestea irabazita, finalerdietara sailkatzea lortu zuen zubietar gazteak. 18-17 galdu zuen Naroa Agirreren aurka eta 14-18 irabazi zion Araitz Eizagirreri. Emozioz beteriko partidak bizi izan zituzten, eta azkenean, tanto aldeari erreparatu behar izan zieten sailkatuak zein ziren jakiteko.

 

Elizalderekin batera, Amaia Aldaik, Araitz Eizagirrek eta Oihana Orbegozok lortu zuten abenduaren 2an Amezketan jokatuko diren finalerdietarako sailkatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun