Euskaraldia

Malerrekako Hamaikakoa asteazkenean aurkeztuko dute

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 10a, 09:55

Kike Amonarrizek solasaldia eskainiko du, 19:00etan, zineman

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko asmoz, azaroaren 23tik abenduaren 2ra bitarte eginen den ariketaren harira, azken prestaketetan ari dira eskualdeko herritarrak. Oraindik, ordea, bada zereginik. Kristina Urrutiaren eskutik, azaroaren 14an Malerrekako Hamaikakoa aurkeztuko dute eta Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du. Zineman dute hitzordua, 19:00etan.

 

Txapak banatuko dituzte

Hamaikakoa ezagutu eta solasaldia aditu ondotik, Euskaraldian izena eman dutenei txapak banatuko dizkiete. Ahobizi zein Belarriprestek informazio gehiago edota parte hartzeko gomendioak nahi izatekotan euskaraldia.eus atarian eskura ditzakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun