Irailak 7, ortziralea
18:00etan haurrek hartuko dute besten lekukoa eta jokoak izanen dituzte. 20:00etan herriko trikitilariak herrian barnak kalejiran ibiliko dira bestei hasiera emanez. Afaltzeko zopak izanen dira Herriko Ostatuan. 00:00etatik aitzinera DJ Lander ariko da plazan musika paratzen.
Irailak 8, larunbata
11:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik, luntxa eskainiko dute Herriko Ostatuan. 12:00etan mus txapelketa jokatuko dute. 16:00etan gaztetxoen laxoa txapelketako finala jokatuko da. 18:00etan gazteen laxoa txapelketako finala jokatuko da. Gero, sari banaketa eginen dute. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Gabenara taldearekin.
Irailak 9, igandea
12:00etan aizkolariek apustua jokatuko dute plazan. 14:00etan bertsolariekin batera mahaiaren bueltan bilduko dira herritarrak, herri- bazkaria eginen baitute Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta Agerralde soinulariarekin. Ondotik, toka eta sokatira txapelketak jokatuko dituzte. Arratsaldez eta gauez Agerralde soinularia arduratuko da plaza ingurua alaitzeaz. 21:00etan patata tortilla lehiaketa izanen da eta segidan, berendu-afaria eginen dute. Gauerdian Gaixoa Ni kantatuz emanen diete bestei bukaera.
Udaletik jakinarazi dutenez, bestetako hiru egunetan puzgarriak paratuko dituzte.