Elgorriagako bestak uztailaren 25etik 29ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 24a, 06:48

Mahaiaren inguruan ere ospakizun politak izanen dituzte Elgorriagan.

Santiago egunaren biharamuna, hilaren 26a, atseden eguna izanen da 

Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 25etik 29ra, nahiz eta uztailaren 26a, ortzeguna, atseden eguna izanen dute. Beraz, Santiago eguna ospatuko dute asteazkenean eta ortziraletik igandera segituko du bestak.

 

UZTAILAK  25, asteazkena

12:00etan Meza nagusia. 13:00etan Luntxa herritarrendako. 17:00etan Aizkora erakustaldia. Ondotik Oihana eta Oihana trikitilariak alaituko dute giroa. 19:00etan Tortilla lehiaketarako osagai biltzea. 20:00etan Tortilla lehiaketa plazan. 21:00etan Tortilla-jatea.

  

UZTAILAK  27, ortziralea

17:00etan Arno ganaduak (zezenak, betizuak eta pottokak). 20:00etan Txupinazoa. Ondotik trikitilari eta panderojoleek herria alaituko dute. 21:30ean Zopak (Herriko Ostatuan). Arratsean Oharkabe taldea eta Tirri & Tery.

  

UZTAILAK  28, larunbata

10:00etan Puzgarriak eta jokoak Jokulandiaren eskutik. 13:00etan Paella jatea herriko plazan. 17:00etan Mus txapelketa. 17:00etan Puzgarriak eta jokoak. Arratsaldez eta gauez musika Gabenara taldearekin.

 

UZTAILAK  29, igandea

12:00etan Toka lehiaketa. 14:00etan Zikiro-jatea, Beñat akordeoilariak eta Fernandok alaiturik. 18:00etan Boneta lehiaketa. 21:00etan Afaria plazan. 00:00etan Besten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun