Ekitaldiari hasiera emateko, Izarrako gerenteak, Mikel Idoatek, esker oneko hitz batzuk erran zituen bere intentzioak eskualdean zein diren azalduz: «Ilusioz gaude gure zerbitzu funerarioa ulertzeko dugun modu berria zonaldean emateko, hurbiltasunean, pertsonalizazioan eta innobakuntzan oinarrituz».
Enpresak Iruñeko erdigunean, Txantrean, Elizondon, Etxarri Aranatz-en, Altsasun eta Beran dituen beilatokien estilo berbera segitzen du lokalak, argia, espazioa eta kolore txuria ezaugarri nagusiak izanik.
Beilatokia herriaren erdigunean egotea ere Izarrak hasieratik izan duen filosofía izan da, «azken finean nahi duguna da pertsonek bere familia eta lagunak beti bizi izan diren tokian agurtzea, bere senideetatik hurbil» azaldu du Mikel Idoatek.
Horrela, Izarrak irekiera plana aurrera darama Nafarroako lurralde guztian, zerbitzu funerario ulertzeko modu berri, fresko eta berriarekin, berrikuntzan, errotasunean eta pertsonetan oinarrituz, non, bere bazkide diren Mikel Legarrak eta Mikel Idoatek diotenez, beharrezkoa da horrelako zerbitzu berezi bat emateko orduan.