Loli Ostolaza bi alabekin eta bi bilobekin agertu zen Herriko Etxera eta aipatu zuenez, 14 urtetan hasi zen Sarratea ahizpen tailerrean, Taberna Etxean, Errege Kabalgatarako jantziak prestatzen. 16 urtetatik ezkondu arte dantzaria izan zen eta 60 urterekin berriz ere dantzatzera bueltatu zen, Trapatan berreskuratzeko.
Lehen suziri horrek eztanda egin orduko besta ere lehertu zen Donezteben. Elutxa txarangarekin kalejiran ibili ziren gazteak eta txistulariak ere ibili ziren karrikaz karrika. Afaltzeko, zopak egin zituzten jatetxetan eta dantzaldia izan zen Gabenara taldearekin.
Gaur, San Pedro egun handia ospatuko dute eta oraindik, bertze hiru eguneko besta handia izanen dute Donezteben.