Nagusien lasterketak bikainak izan dira. Luzeenean, Rioja Añares taldeko Imanol Cruz nagusitu da (24:03) eta Antonio Etxeberriak (24:07) eta Aimar Bouzinek (24:43) osatu dute podiuma. Laugarren, iaz txapeldun suertatutako Alberto Barberena baztandarra izan da (24:59) eta bosgarren, lehen herritarra, Iñigo Lasaga (25:23).
Emakumezkoetan, Club Atletismo Bilbao taldeko Majida Maayouy izan da garaile (26:17), Santutxuko Maite Arraiza (28:11) eta Beste Iruña taldeko Marina Vicenteren aitzinetik (28:39). Maider Mindegia izan da aurtengoan ere lehen herritarra, seigarren postuan (33:03I.
Lasterketa laburrean, Ibai Bereziarto zarauztarra (12:29) eta Rosa Orofino (16:29) nagusitu dira. Gizonezkoetan Tolosako Iraitz Pikabeak (13:00) eta Xabier Urruzolak (13:49) osatu dute podiuma eta Jokin Apezetxea izan da lehen herritarra (13:52). Emakumezkoetan, bigarren Leire Uterga (18:44) eta Edurne Anzizar (19:18) doneztebarrek osatu dute podiuma.
Sari banaketan, Errekako ordezkariekin batera, Doneztebeko udalekoak eta babesle nagusia den La Caixakoak izan dira. Akitzeko, korrikalarien artean zozketak egin dituzte. Berrogei urte bete ditu aurten lasterketak eta Errekatik, bertze horrenbertze egiteko prest daudela jakinarazi dute.