Doneztebeko Herri Krosaren 40. edizioa antolatu du Errekak ekainaren 24an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 22a, 07:52
Joan den urteko krosaren irteera.

Helduentzat bi lasterketa izanen dira, bat laburra (3.650 metro) eta bertzea luzea (7.300 metro) 

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Herri Krosaren XL. edizioa antolatu du, Doneztebeko Udalaren eta La Caixaren laguntzaz. Ohikoa denez, San Pedro bestak baino igande bat lehenago izanen da, kasu honetan ekainaren 24an. Berritasun gisa, helduentzat bi laisterketa izanen dira, motza eta luzea. 

 

Gazteenendako izen ematea debalde izanen da kadeteak arte eta www.erreka.org web gunean egin daiteke. Baita ere egunean bertan irteera puntuan.

11:30ean hasten den lasterketa nagusirako (kadete, jubenil, senior eta beteranoak) izen ematea www.herrikrosa.eus   edo www.erreka.org webgunearen bidez egin daiteke edo egunean bertan irteera puntuan. Halere, web bidez egitea gomendatu du Errekak, kontua arinago joateko. Izen-ematea 11:00etan itxiko da laisterketa nagusirako.

Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30etik aitzinera aterako dira. Kadete, Jubenilak, seniorrak eta beteranoak, berriz, 11:30ean.

 

Distantziak:

Maila Berezia: 75 metro.

Prebenjamin eta benjaminak: 420 metro.

Alebinak: 820 metro.

Infantilak: 1.220 metro.

Kadeteak: 1.825 metro

Jubenilak: 3.650 metro

Senior eta beterano lasterketa motza: 3.650 metro

Senior eta beterano lasterketa luzea: 7.300 metro

 

Sariak

Gizon eta emakumeak, sailkapen orokorrean (lasterketa luzean parte hartzen dutenentzat) lehenbizikoak 150 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 60 euro. Gainontzeko kategorietan trofeoak emanen dira. Sari berezia ere izanen da, lasterketa luzeko lehenengo herriko gizonezko eta emakumearentzat urdaiazpiko bana.

 

Azken irabazleak

Gizonezkoetan

2011- Antonio Etxeberria

2012- Antonio Etxeberria

2013- Abdelhadi Habassa

2014- Antonio Casado

2015- Antonio Casado eta Antonio Etxeberria ( eskutik ailegatu ziren helmugara)

2016- Antonio Casado

2017- Alberto Barberena

 

Emakumezkoetan 

2011- Vanesa Patxa

2012- Maika Ariztegi

2013-  Salima Charki 

2014- Aicha Bani

2015- Monica Telletxea 

2016- Vanesa Patxa

2017- Marina Aznal

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun