Doneztebeko alkateaz gain, Andres Etxenike Bertizaranako alkatea, Jose Luis Etxegarai Lesakako alkatea eta bertze zenbait udal agintari eta herritar ere agertu ziren ekitaldira.
Hasierako ekitaldiaren ondotik, Elgorriagako bainuetxeak prestatu eta zerbitzatutako luntxa eskaini zuten eta bertaratutakoek instalazioak ikusteko aukera izan zuten. Astelehen arratsaldez ere zabaldu zuten lokala, eta edozeinek bisitatzeko aukera izan zuen. Maiatzaren 22tik 25era, asteartetik ortziralera ate irekien jardunaldiak eginen dituzte, 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:30era.
Beilatokiak 440 metro koadro ditu eta Sunbilla, Malerreka eta Bertizaranako herritarrei zerbitzua emateko sortu dute, baita Bortziriak eta Baztangoendako ere. Harrera eta familientzako gelez gain, hildakoendako bi areto ditu, guztiz hornituak.