Langileen Nazioarteko Egunaren harira, LAB sindikatuak manifestazioak deitu ditu

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 27a, 07:30

Donezteben 12:00etan izanen dute hitzordua, gasoldidegitik abiatuta

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, LAB sindikatuak sei manifestazio deialdi egin ditu, lan, bizi eta herri duina lelopean. Hitzorduak Altsasun, Iruñean, Lizarran, Tafallan, Tuteran eta Donezteben izanen dira. Azken horri dagokionez, 12:00etan bilduko dira, Avia gasolindegian. Manifestazioa akitzen denean hainbat lagunek hitza hartuko dute.

Besteak beste, honakoak dira manifestazioan eginen diren aldarrikapenak: gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea; 35 orduko lanastea izatea eta lanaldi partzial inposaturik ez izatea; 1080 euroko gutxieneko pentsioa; Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala ezabatzea; zaintza lanak aitortu eta duintzea; enplegu publikoa sortu eta publifikazio prozesuak sustatzea; azpikontratetan klausula sozialak ezartzea...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun