Mieltxo Mindegiak eta Luis Txapartegik apustua jokatuko dute martxoaren 11n Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 7a, 07:09
Mindegia zubietarra eta Txapartegi gipuzkoarra aurrez aurre izanen dira ignare eguerdian Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Aizkolari bakoitzak 4.000 euro jokatuko ditu igande eguerdian Ezkurra pilotalekuan

Mieltxo Mindegia zubietarrak Luis Txapartegi gipuzkoarraren aurka, apustua jokatuko du martxoaren 11n, igandean, 12:00etan, Doneztebeko Ezkurra frontoian. Txapartegiren asmoa txapelketako lan bera egitea bazen ere (lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko), azkenean, zortzi kanaerdiko, lau 60 ontzako eta eta bi oinbiko ebakiko dituzte.  

 

Azaroaren 23an, Tolosako Kantabriko ostatuan, apustua itxi zuten egunean adostu bezala, aizkolari bakoitzak 4.000 euro paratuko ditu jokoan (dagoeneko fiantza moduan jarritako 1.000 euroez gain, beste 3.000 euro apustuaren aurretik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun