Doneztebeko inauteriak ortzegun arratseko trikipoteoarekin hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 7a, 07:29

Larunbat arratsaldean orga ikusgarriak karrikaratuko dituzte Donezteben.

Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean orgen desfilea 

Otsailaren 8tik 10era, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta zopa jatea izanen dute Herriko Ostatuan, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean orgen desfilea.

 

Otsailak 8, ortzeguna

20:00etan trikipoteoan ibiliko dira, Titi ostatutik hasita. 22:00etan zopa jatea izanen da Herriko Ostatatuan (ortzeguneko afariko eta ortziraleko bazkariko txartelak Titi ostatuan paratuko dira salgai, 25Ätan). Afalondoan mandar originalena sarituko dute. Ondotik, Modestoren musikak girotuko ditu bazterrak.

 

Otsailak 9, ortziralea

09:00etan Titi ostatuan elkartuko dira, baserriz baserri edo etxez etxe ibiltzeko. Eguerdian, eskolako haurrak, mozorrotuta, karriketan barna ibiliko dira, eta 15:00etan, gazteek Herriko Ostatuan bazkaria izanen dute. Ondoren, Modestoren musikaren laguntzaz, kantuan eta dantzan ibiliko dira.

 

Otsailak 10, larunbata

16:30ean Orgen desfilea Aparandik aterata.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun