Ez da doneztebarrik izanen Master txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 12a, 08:54
Ezkurra II.ak ezin izan zion aurre egin Urrizari ortzegunean jokatutako finalaurrekoan. Argazkia: Maialen Andres

Josetxo Ezkurra II.ak 30-15 galdu zuen Urrizaren kontrako finalerdia

Javier Urrizak nagusitasunez irabazi zion Josetxo Ezkurra II.ari buruz buruko Master txapelketako bigarren finalerdian (30-15) eta Iruñekoak, larunbatean Xanti Uterga kanporatu zuen Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du finala larunbatean Galarretan.

 

Bigarren finalerdian nagusi izan zen Urriza. Hasieran 5-1 aitzinetik harri zen, baina Doneztebekoak sakea hartu zuenean partida berdindu eta piloteoan nagusitzen hasi zen. 11-9koaren ondotik etorri zen Urrizaren lehen bolada ona eta 19-9 jarri zen, partida erabakiz.  Aldea gero eta handiagoa egiten joan zen. 25-11koaren ondotik hiru tanto segidan egin zituen Ezkurra II.ak (25-14), baina azkenean markagailuan bikoiztu zuen Iruñekoak Doneztebekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun