Xanti Uterga Master txapelketako finaletik kanpo utzi du Barrenetxea IV.ak

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 8a, 10:18
Barrenetxea IV.a nagusitu zitzaion Utergari lehen finalerdian. Argazkia: Maialen Andres

Bigarren finalerdia urtarrilaren 11n jokatuko dute Urrizak eta Josetxo Ezkurra II.ak

Barrenetxea IV.a da buruz buruzko Master erremonte txapelketako lehen finalista. Errege egunez jokatutako finalerdian 30-15 irabazi zion Xanti Uterga doneztebarrari. Bigarren finalerdia urtarrilaren 11n, ortzegunean jokatuko dute gaur egungo txapelduna den Urrizak eta Josetxo Ezkurra II.ak.

 

Urtarrilaren 6ko emaitzak Galarretan

1. Aldabe-Larrañagak, 35 - Etxarri-Zubirik, 28

2. Utergak, 15 - Barrenetxea IV.ak, 30 MASTER TXAPELKETAKO FINALERDIA

3. Ezkurra-Etxeberria III.ak, 38; Ezkurra II-Endikak, 40

4. Etxeberria IV-Zalduak, 30; Segurola-Agirrezabalak, 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun