Donato Larretxea eta Mieltxo Mindegia aurrez aurre izanen dira Donezteben urriaren 12an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urr. 11a, 07:28
Migeltxo Mindegia eta Donato Larretxea, nor baino nor gehiago ariko dira ortzegun eguerdian Donezteben.

Urrezko Aizkolariak Kopako kanporaketa jokatuko dute ortzegun eguerdian Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan 

Urrezko Aizkolarien Kopa 2017 Eusko Label Sariko kanporaketa jokatuko dute urriaren 12an, ortzegun eguerdiko 12etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Arantzako Donato Larretxeak eta Zubietako Mieltxo Mindegiak. Aizkolari bakoitzak hamar enbor moztu beharko ditu eta irabazleak aitzinea segituko du txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun