Tiburcio Arraztoak bere azken liburu honen inguruan honako hau dio: «Doneztebek pilota arloan iragan ospetsua, oraina bikaina eta etorkizun baikorra dauka. Eta gainera, euskal pilotak dituen modalitate guztiak ezagutzen ditu.Liburuan Donezteben pilotak izan duen historia eta bilakaera erakutsi nahi izan dut, historia luzea eta aberatsa du eta. Modalitate bakoitza aztertzen da eta hortaz aparte, Bear Zana plaza eta Bear Zana pilotalekua, herrian dauden gainerako pilotalekuek, Donezteben jokatu diren Munduko Pilota Txapelketak, eskularrugileak, pilotak eta kulturak izan duten lotura, pilotarekin zerikusi duten hainbat pertsonaia... Hori dena 18 kapitulutan eta 320 orritan banatuta. Liburua gainera 220 argazkiz osatuta dago».