Iraila eta urria besta giroan lotzeko aukera izanen dute Urrozko bestetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 27a, 07:29
Joan den urtean hasitako bidetik, herriko dantzariak ariko dira San Migel egunez.

Lizaso eta Arzallus bertsolariek girotuko dute larunbateko herri bazkaria 

Irailaren 28tik urriaren 2ra bitarte, mahaiaren bueltan bildu, dantzan aritu edo herri kirolez gozatzeko aukera izanen da Urrozen. Lau egunez bestan gozatu eta bosgarrenean auzolanean herria garbitzeko proposamena luzatu dute.

 

ORTZEGUNA, IRAILAK 28

• 18:00 Haurrendako puzgarriak.

• 21:00 Zopak Herriko ostatuan.

• 00:00-05:00 Salabe­rri akordeoilariarekin dantzaldia.

 

ORTZIRALEA, IRAILAK 29

• 10:30 Mus txapelketaren hasiera.

• Goizez eta arratsaldez puzgarriak.

• 11:00 Meza nagusia.

• 12:00 Herriko dantzarien saioa.

• Ondotik, luntxa He­rriko osta­tuan.

• 21:00 Gazteen afaria (paella).

• 20:00-22:00 Salabe­rri akordeoilariarekin dantzaldia.

• 00:00-03:00 Salabe­rri akordeoilariarekin dantzaldia.

 

LARUNBATA, IRAILAK 30

• 10:00 Mus txapelketako finala.

• Goizez eta arratsaldez puzgarriak.

• Herri bazkaria Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariekin.

• Arratsaldean, Joxe Anjel musikaria.

• 00:00-05:00 dantzaldia Gabenara musika taldearekin.

 

IGANDEA, URRIAK 1

• Goizez eta arratsaldez puzgarriak.

• 12:00 Aizkora apustua: Migeltxo Mindegia eta Iker Vicente, Donato Larretxea eta Jexux Mari Irazuren aurka.

• 17:00 Gorriti eta bere animaliak.

• 17:30 Doneztebeko dantza taldearen emanaldia.

• 19:00-21:00 Hauspolariak taldearekin dan­tzaldia.

• 21:00 Tortilla eta pos­tre lehiaketa eta bingo jokoa.

 

ASTELEHENA, URRIAK 2

• Herria garbitzea denen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun