Donamaria-Gazteluko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatu zuten ekitaldia eta Legarreko zuloan oroigarria inauguratzeaz gain, Josefa Sagardia Goñi eta bere sei seme-alaben gorpuzkiak hilerrian lurperatu zituzten. Goizean, 10:30ean, leizearen sarreran jarri duten oroitarria inauguratu zuten; ondotik, Gazteluko plazan, senideei eman zizkieten aztarnak. Ekitaldian izan ziren, bertzeak bertze, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria eta Isabel Elizalde Nekazaritza Garapenerako kontseilaria. Omenaldiaren ondotik, hilerrira eraman zituzten gorpuzkiak, eta bertan hobiratu.