Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 8a, 08:42
Giro ederra izanen dute Sunbillako bestetan aurten ere.

Ortzegun arratseko 8etan botako den txupinazoaren ondotik zopak banatuko dituzte Ulibeltzak elkartean

Abuztuaren 10etik 14a ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Ortzegun arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa. Ondotik, bortz eguneko bestetan, ortziralean Sunbillako dantzarien emanaldia, toka, aitzur eta zartagin tiraketa lehiaketak, Txamukos mariatxien emanaldia eta kontzertuak; larunbatean herri krosa eta Ramon Latasa, igandean kuadrillen bazkaria, pilota partidak eta tortilla eta postre lehiaketa eta akitzeko, astelehenean herri afaria izanen dituzte.

 

ABUZTUAK 10, ORTZEGUNA

20:00 Suziria Herriko Etxetik, erraldoiak, buruhaundiak, gaiteroak eta Elutxa txarangarekin. 21:30 Zopak Ulibeltzak elkartean. Gauez Dantzariak.  00:30 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin.

 

ABUZTUAK 11, ORTZIRALEA

09:30 Argi soinuak gaiteroekin. 11:00 Meza nagusia Tiburtzio Deunaren omenez. 12:15 Sunbillako dantzarien emanaldia eta luntxa plazan. 19:00 Toka, aitzur eta zartagin tiraketa igerileku ondoko belagian. 20:30-22:00 Txamukos taldearen emanaldia. 22:30 Su artifizialak Pirotecnia Oscenseren eskutik. 00:00 Kontzertuak Sustrai Berriak, Ahuntzape eta Ingo al deu? taldeekin.

 

ABUZTUAK 12, LARUNBATA

09:30 Argi soinuak. 11:00 Herri Krosa Ulibeltzak Elkartetik hasita. 19:00 Zumba plazan. 19:00 XVI. Ramon Latasa Saria. 20:00 Bokadilo jana plazan (3 eurotan) Guraso Elkarteak antolatuta. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Ezinke taldearekin eta ondoren Azanza DJa.

 

ABUZTUAK 13, IGANDEA

09:30 Argi soinuak. Goiz eta arratsaldez Tren txutxua herrian barna. 14:00 Kuadrillen bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Bazkalondoan, ura ura Jaiak Txarangak alaiturik. 17:00 Pilota partidak. 20:00 Tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren pintxo dastaketa eta sagardoa. Arratsalde eta gauez dantzaldia Tirry&Teri DJ-ekin.

 

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

09:30 Argi soinuak. 10:00 Mus txapelketa. 11:30-13:00 eta 16:30-19:00 Jokulandia. 22:00 Herri afaria Ulibeltzak Elkarteak antolatuta. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aldats taldearekin.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun