VI. Arretxekobordako Kronoigoera lasterka eta bizikletaz egin dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 7a, 10:25

Arretxekobordako igoeran parte hartu zuten gehienak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Maider Petrirena

Larunbateko proban 28 kirolarik parte hartu zuten

Arretxekobordako Kronoigoera abuztuaren 5ean egin dute Sunbillan. Urtetik urtera partaidetza haunditzen ari da, lasterka nahiz bizikletaz. 28 kirolarik parte hartu zuten eta txandaka ateratzen ziren bi minutuko tartea utzita. Erran beharra da aurtengoan haur koxkor kuadrillak parte hartu zutela. 

 

Lehenik lasterkariak eta ondoren bizikletan parte hartzen zuenak. Bukatutakoan haur koxkor guztien artean 3 kasko zozketatu ziren eta hauek izan ziren irabazleak: Egoi Irigoien, Jon Mikel Gaztelumendi eta Markel Agesta. Horrez gain boletoak ere zeuden erosteko eta zozketa horretako irabazleak hauek izan ziren: 1. Saria: Bizikleta bat, Haritz Arriolari suertatu zitzaion. Bigarren saria berriz, magra eder bat, Imanol Apeztegiari eta hirugarren saria, Elgorriagako Bainuetxean zirkuito bat Iñaki Almandoz-i.

Ondoren sariak banatzeko momentua ailegatu zen: Nesken artean lasterka lehen postua Leire Sanzberrok lortu zuen, bigarren postua Ana Arretxeak eta hirugarren postua Azu Carrok. Gizonezkoen artean berriz: lehen postua Iñigo Arrietak, bigarren postua Gonzalo Errandoneak eta hirugarren postua Joseba Gartziak. Bizikletan eta nesketan, bakarrikbatek parte hartu zuen Vitxori Juanikotenak. Gizonezkoetan berriz ere lehen postua Xabier Irazokik lortu zuen eta gainera aurtengoan bere errekorra hobetzea lortu zuen, 9 minutu eta 6 segundotan eginez. Bigarren postua Iker Irastortzak eskuratu zuen eta hirugarren postua Jon Maritxalarrek.

Ezin ahaztu urtero beteranoek ere parte hartzen dutela eta aurtengoan berriz ere Esteban Maritxalarrek parte hartu du. Zorionak denei. Ondoren familia argazkia atera zuten. Giro bikaina eta urtetik urtera ikuslegoa ere haunditzen doa. Eskertu hemendik antolakuntza lanetan ibili diren guztiei.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun