Elgorriagako Santiago bestak uztailaren 22tik 25era

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko uzt. 20a, 07:33
Adin guztietako gazteendako moduko egitaraua prestatu dute Elgorriagan.

Larunbat arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen harren krosa ere eginen dute

Elgorriagako Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 22tik 25era. Larunbat arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa, baina lehenagotik, arratsaldeko 5etan haurren krosa eginen dute. Ondotik, lau egunez besta giro polita izanen da, Santiago eguneko tortilla lehiaketarekin akituko dena.

 

UZTAILAK 22, LARUNBATA

17:00 Haurren krosa. 20:00 Txupinazoa. Ondotik herriko trikitilari eta panderetak herria alaituko dute. 21:30 Zopak Herriko Ostatuan.  Gauean, Rock kontzertuak.

 

UZTAILAK 23, IGANDEA

12:00 Toka lehiaketa. 14:00 Zikiro jatea Beñat akordeoilariak alaituta. 18:00 Boneta lehiaketa. 21:00 Afaria plazan. Arratsaldez eta gauez musika arratsalde eta gauez Gabenara taldearekin.

 

UZTAILAK 24, ASTELEHENA

10:00 Puzgarriak.13:00 Paella jatea herriko plazan. 17:00 Mus txapelketa. 17:00  Haurrentzako jokoak, espuma eta segwayak. Arratsalde eta gauez musika Gabenara taldearekin.

 

UZTAILAK 25, ASTEARTEA

10:30 Meza nagusia. 12:00 Dantzarien ikuskizuna. 13:00 Luntxa dantzarientzat, eta ondoren herritarrentzat. 18:00 Aizkora exibizioa eta bestalde arpana exibizioa herritar ausartentzat. 19:00 Agerralde akordiolaria. 19:00 Tortilla lehiaketarako generoa goratzea plazan. 20:00 tortilla lehiaketa. 00:00 Gaixoa ni eta ondoren besten bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun