Partida orekatua eta berdindua izan zen (markagailuan hamar berdinketa baino gehiago izan ziren, hogeita hamarnakoa bitarte), baina azkenean hutsegite guttiago egin zituen bikoteak lortu zuen txapela janztea. 30-30 berdinketa horretatik aitzinera min egin zuen Etxeberria III.ak sakearekin eta urdinek lau tantuko aldea hartu zuten (32-36) eta azkenera arte eutsi zioten (35-40).
Xanti Uterga izendatu zuten, merezimendu osoz, finaleko pilotaririk onena. San Fermin txapelketa bikaina jokatu du Utergak eta finalean 22 tanto egin zituen.
Etxeberria III.ak ongi eutsi zion Barrenetxeari gibelean eta horrek urdinenlana erraztu zuen. Joxe Etxeberriak, gainera, sakearekin lau tanto egin zituen azken txanpan eta eragin handiagoa izan zuen azken markagailuan. Azkenean, ongi merezitako txapela doneztebarrentzat.
Promesa mailako finalean, Etxarri eta Garcesek 40-33 irabazi zieten Goikoetxea V eta Martirenari.