Iruritara sortzez, 43 urte daramazki Arraztoak Donezteben bizitzen. Gaur egun erretiratua dago, baina 38 urtez irakasle izan da. Baina bereziki, laxoaren alde egindako lanarengatik ezaguna da Tiburtzio Arraztoa. Bere garaian guantelaria izan zen (bi txapel irabazi zituen Donezteberekin) eta 1980an Laxoa Elkarteko sortzaileetako bat. Zenbait liburu ere idatzi ditu laxoaren inguruan eta 2015ean, Nafarroako Kirol Merituari eskainitako Urrezko Domina ere jaso zuen. Txupinazoa bota ondotik, Xanti Uterga alkateak zapi gorria jarri zion Arraztoari.
Lehen suziriaren baino lehen bezperak izan zituzten elizan Mendi abesbatzaren eskutik eta Gure Esku Dago ekimenaren kalejira. Ondotik, txistulariekin eta Elutxa txarangarekin kalejira egin zuten. Dantzaldia Gaubela taldearen eskutik izan zen.
Gaur egun handia
San Pedro egun handia ospatuko dute gaur Donezteben. 11:00etako Meza Nagusiaren ondotik Trapatan eta bertze dantzak eginen dituzte Arratsaldean bertso saioa eta bonba japoniarrak eta arratsean, dantzaldia, joaldunak eta Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bear-Zanan.