Ekainaren 17an, larunbat goizeko 10etan hasita futbol partidak izanen dira: benjamin, txikiak eta gurasoen artekoak. Arratsaldean triangularra herriko hiru senior talderen artean eta 17:30ean Santa Luzia plazan umeentzako jokoak eta berendua. 19:30ean triangeluarreko jokalarientzat pintxoak izanen dira plazan. Photocall ere egonen da. Afaldu baino lehen trikipoteoa Santa Luzia plazatik abiatu eta Santa Luzia Plazara ailegazeko. 22:00etan herri-afaria izanen da Santa Luzia Plazan bertan. Afarirako txartelak 25 eurotan salgai daude Titi eta Café ostatuetan salgai daude ekainaren 15a arte. Menuan, urdaiazpikoa, entsalada mistoa, kroketak, legatza saltsan, sorbetea, gazta tarta, kafea eta kopa izanen dute. Eguna ongi akitzeko Gabezin taldearen emanaldia.