Erreka elkartearen Eguna ekitaldiz ongi hornitua dator Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 31a, 10:40
Ohikoa denez, larunbat arratsaldeko partida nagusiaren atsedenaldian Errekako dantzariak ariko dira.

Ortziralean mus txapelketa eta larunbatean, eskubaloi partidak eta herri afaria izanen dira protagonista

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, denboraldia behar bezala akitzeko bere urteko besta nagusia antolatu du, Udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzaz.  Ortziralerako eta larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu, XI. Errekaren Egunean.

 

Ekainak 2, ortzirala

• 18:00 umeak eskubaloian.

• 17:00-20:00 puzgarriak Kiroldegian

• 22:00 Santa Luzia Plazan mus txapelketa handia (irabazleentzat 300 euro eta bigarrenentzat 100 euro. Izen ematea 10 euro bikoteak).

 

Ekainak  3, larunbata

• 10:00 kiroldegian eskubaloia (infantil eta alebin neskak nahasita eta infantil mutilak vs Kadete neskak);

• 12:00 Errekako Judo Eskolako erakustaldia. Goizean pilota partiduak frontoian: Josetxo Ezkurra Memoriala;

• 16:30 Jubenilak vs Beteranoak.

˝• 17:30 Senior neskak eta mutilak nahasiak; partiden  atsedenaldietan Errekako Dantza taldearen erakustaldia. Akitzean zozketak.

• 21:00 Herri Afaria Santa Luzia Plazan honako menu honekin: txorizoa sagardoan egosia, patea, salda, ajoarriero, txuleta, izozkia, kafea eta kopa (txartelak  Titi ostatuan erosi behar dira ekainaren 1a baino lehen). Eguna borobiltzeko Oharkabe taldearen emanaldia izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun