Errekako judo taldea inoiz baino indartsuago

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 29a, 07:22
Errekako benjaminen judo taldeak zortzi domina lortu ditu asteburu honetan.

Benjaminek zortzi domina ekarri dituzte etxera asteburu honetan eta Aritz Zulaikak infantil mailako Espainiako txapelketan parte hartuko du Valentzian

Isilean gogor entrenatzen dabiltza Doneztebeko Errekako judo eskolakoak eta urtero bezala hasiak dira lehiaketa ezberdinetan parte hartzen. 

Txikietatik helduenetara, guztiak ari dira lehian, eta dagoeneko lehenendabiziko sailkatua badugu Donezteben! Infantiletan Aritz Zulaika Valentziaraino abiatuko da apirilean infantil mailako Espainiako txapelketan parte hartzeko. Zorionak Aritz!

Aldi berean oraindik infantil mailako hirugarren fasea falta zaie jokatzeko larunbat honetan Saioa Atxalandabasori eta Eñaut Setuain-i.

Bertzalde, 9 eta 10 urte dituzten benjaminak larunbat honetan aritu dira Nafarroako Kirol Jokuetan. 9 mutil eta 8 neskaz osatutako talde izugarri polita da hau

Zortzi domin ekarri dituzte etxera: Uxue Ibarra, Aimar Sanchez eta Gaxuxa Zelaietak urrea irabazi dute. Alaine Huarte eta June Francok zilarra; Unax Zulaika, Ioana Beola eta Julen Lazkanok Brontzea irabazi dute. Zorionak!

Akitzeko, alebinek bi proba egin dituzte eta azkenekoa falta zaie, hemendik bi astetara burutuko dutena. Lehenengoan Markel Jabalerak urrea irabazi zuen eta Iban Atxalandabaso hirugarren gelditu zen. Nesketan, Iturengo Iraide Alberro ere hirugarren gelditu zen.

Oraindik falta zaizkie lehiak... Segi gogoz!

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun