Trofeoak Tantada iturgintzak banatu zizkien Carolina eta Iban bikoteari. Geroxeago, bazkaltzera jarri zen jendea, eta maiz ez elkartuagatik giro franko goxoa harrapatu zuten janzaleek. Ustekabeko enkontru zaharrak ere izan ziren mahaiaren bueltan. Eta kafearen ordurako, jendea ongi horniturik, zuzen azaldu ziren Oihana trikitilariak. Bertso eta kantu artean 17:00 aldera arte aritu ondotik, karrika errondara zutitu ziren denak. Ilunabar arte ibili ziren desfilean atariz atari bakoitza bere rolean sarturik. Afalordurako ostatua betea zen, eta jaten hasi aurretik disfrazik onena aukeratu zuten bertsolariek. Afalondoko saioan, berriz, sorpresa txiki bat ere izan zen, Ugaitzek bertso egoki pare bat bota baitzuen egunari errepasoa emateko.
Herri guziak borondate ona azaldu du, eta denari eskerrak atera dira kontuak zuzen..