1960. hamarkadako inauteriak ikusteko aukera izan dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 6a, 09:42
Argibel Eubak 1960. hamarkadan suediarrek egindako dokumentalak aurkeztu zituen Zubietan. Argazkia: Izaskun Zubialde

Euskal kulturari buruzko 'Basker' suediar dokumentalak liburuan eta DVD-an aurkeztu ditu Argibel Eubak

Argibel Euba ikerlariaren hitzaldia izan zen otsailaren 4an Zubietako eskolan. 100 lagun inguru elkartu ziren eta oso aurpezpen polita izan zen, 1960. hamarkadan Euskal Herriko kulturari buruz Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrek grabatutako 'Basker' dokumentalen inguruan. Adin guztietako jendea izan zen bertan. Proiektuaren nondik norakoa aurkeztu ondoren, bi filma eskaini ziren eta horietako batean, garai hartako Zubietako inauteriak ere ageri ziren. Hunkigarria irudietan azaltzen ziren batzuk bertan izatea. Zubietarrak aski gustura egon ziren, eta bertakoentzako, inauteriei eta joaldunei buruz inoiz ikusi zituzten irudi zaharrenak ikusteko aukera izan zuten. Liburua nahiz DVD-a salgai daude. Horretarako, datorren astean egin beharko da eskaera Zubietako udaletxean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun