Ortzirale goizean aziendak eta egun osoz, ehunka postu izan ziren bisitarien gozamenerako
San Martin ondoko ortziralean, azaroaren 18an, bisitariz bete ziren Doneztebeko karrikak, feria eguna izan baitzuten. Matxiketako Merkatu Plazaren bueltan herriko eta inguruko aziendak ikusteko eta tratuan aritzeko aukera izan zen. 150 salmenta postu baino gehiago ere hedatu ziren eta artisauen lanei, jakiei, jantziei, apaingarriei edota lanabesei begia botaz eta, batzuk, erosiz gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, berriz, Nafarroako lehen Mailako aizkora eta bigarren mailako arpana txapelketak ikusgarriak suertatu ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.