Kobukai Nazioarteko Batzarra eginen dute Sunbillan azaroaren 4tik 6ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 2a

Joan den urtean Beran kenpo kairi buruz egin ziren jardunaldiak.

Arte martzial ezberdinak praktikatzen dituzten kirolariak bilduko dira azaroko lehen aste hondarrean frontoian

 Gure inguruan gero eta indar gehiago har­tzen ari da Kenpo-kai kirola. Bada Kenpoaz gain, Jujutsu, Karate, Kobudo, Aikido, Judo, Iaido eta Kenjutsu arte mar­tzialak bilduko dituen Kobukain International Convention batza­rra Sunbillako udal pilotalekuan eginen dute azaroaren 4tik 6ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun