Udazken literarioak antolatu ditu lehen aldiz Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 18a, 06:30
Udazken literarioak zikloan parte hartuko duten Malerrekako sei idazleak.

Urriaren 28tik abenduaren 9ra, sei ortziralez Herriko Ostatuan izanen dira Malerrekako idazleak

Aurtengo udazkenean literaturaz gozatzeko aukera izanen da Donezteben, Udalak lehen aldiz Udazken literarioak zikloa antolatu baitu. Urriaren 21ean hasita, ortziraletan, bertako eta Malerrekako hainbat idazleen lana ezagutu eta dastatzeko aukera izanen da. Luis Garde, Tiburtzio Arraztoa, Alicia Del Castillo, Elixabet Badiola, Izaskun Zubialde eta Dani Martirena idazleek  jantziko dute aurtengo zikloa. 

 

Urriaren 21ean, ortziralean 19:30ean  Herriko Ostatuan zikloaren aurkezpena burutuko da eta aipatutako idazle, egileen lanak ukitu, usaindu eta erosteko aukera izanen da. Ondoren, urriaren 28an hasita, sei ortziralez eginen da, abenduaren hasiera bitarte, beti 20:00etan Doneztebeko Herriko Ostatuan.

Urriaren 28an Luis Garde izanen da hizlari; azaroaren 4an Alicia del Castillo; azaroaren 11n Tiburtzio Arraztoa; azaroaren 25ean Elixabet Badiola; abenduaren 2an Izaskun Zubialde eta abenduaren 9am Dani Martirena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun